Zerbitzu-baldintzak

Google-ren txat-eginbideak ("Zerbitzua") erabiliz gero, onartu egingo dituzu Google Zerbitzu-baldintzak, Google Pribatutasun-gidalerroak, baita baldintza gehigarri hauek ere (dena batera, "Zerbitzu-baldintzak"). Txat-eginbideek telefono-zenbakien bidez funtzionatzen dutenez, baliteke beste operadore batzuk erabiltzea telefono-zenbaki horietara heltzeko. Onartzen duzu noizbehinka egiaztatu egingo dela zure kontaktuak txat eginbideetarako erabil daitezkeela, Zerbitzua eman ahal izateko. Baliteke Google-k zure gailuen informazioa, hala nola gailuen identifikatzaileak edo SIM txartelari buruzko informazioa, operadorearekin partekatzea telefono-zenbakia egiaztatzeko eta Zerbitzua eman ahal izateko. Zerbitzu-baldintza hauek ez zaizkie aplikatuko zure operadoreak eskainitako eginbide eta zerbitzuei (operadorearen bidez deiak egitea eta mezuak bidaltzea, SMS/MMS mezuak barne). Zerbitzua erabiltzeari uzteko, desaktiba ezazu mezuen aplikazioaren ezarpenetan.

Zerbitzua Jibe Mobile, Inc. enpresak eskaintzen du, Google LLC enpresaren filialak.